Amerika PPT

viernes, 18 de abril de 2008

Ordenagailuak ikasgeletan

ORDENAGAILUAK IKASGELAN (Manuel Area Moreira)

Þ IKTek berrikuntza pedagogikoak ekarri dituzte ikasgeletara?
Herrialde desberdinetan eginiko ikerketak ondorio honetara iritsi dira: nahiz eta eskolan tekonologiko gehiago izan irakasleen ikasgeletako pedagogi jardunean ez da aldaketa nabarmenik ikusten, irakaskuntza eredu tradizionalarekin jarraitzen dute.

Irakasleek IKTak beraien hezkuntza planifikatzeko erabiltzen dituzte (programazioak egiteko, aurkezpenak egiteko, administrazio gestiorako,…), baina ez webquest, edublog, jarduera interaktibo, bideoklip edo antzekoak gauzatzeko. Beraz, gela barruan IKTak erabiltzen dituzten irakasleak gutxi dira eta maisuek material hauei emaniko funtzio didaktikoak eta ikasleei eskatutako lanek ez dute berrikuntza pedagogikorik erakusten errekurtso teknologikoak eskoletan berrizten doazen heinean.

Autoreak IKTen abantailei eta aldaketei buruz hitzegiten digu:
- Irakas metodologian liburuaren monopoliotik urruntzen gara IKT hauei esker. Ikasleek informazio iturri ezberdinak aurkitu beharra izango dute.
- Ikasleek beraiek lanerako planak egin beharko dituzte eta teknologia berriak erabili arazoak gainditzeko, beti ere ikuspegi konstruktibistaren barnean.
- Ikasketak taldean egiteko aukera luzatzen dute.
- Maisuen papera aldatu egiten da, informazioaren emaile izatetik orain antolatzaile eta ikuskari izango da.

http://ordenadoresenelaula.blogspot.com/2007/11/actividades-con-tics-en-el-aula-una.html

No hay comentarios: