Amerika PPT

lunes, 19 de mayo de 2008

Maiatzak 19

Gaur material didaktikoen taldekako aurkezpenak egin ditugu. Hezurrak, Unibertsoa eta Amerika izan dira gure saioko aurkezpenak.

martes, 13 de mayo de 2008

Maitzak 12

Gaurko saio teorikoan IKTak hezkuntza proeiktuan integratzen puntuarekin jarraitu dugu eta bertan TBak irakaste-ikaste prozesuan duten pisu eta eragina ikusi dugu. Ondoren IKTak eta berrikuntzari dagokion puntua jorratu dugu non berrikuntza didaktikoa zer den ikasi dugun.

Saio praktikoan talde lanari ekin diogu egindakoaren berri irakasleari emanez eta bere aholkuak jarraituz. Diseinuari dagokion atala aurreratu dugu eta baita aurkezpenaren nondik norakoak erabaki ere.

lunes, 5 de mayo de 2008

Maiatzak 5

Saio teorikoan TB curriculumean nola integratzen diren eta baliabide didaktikoen ezaugarri, sailkapen eta funtzioak ikusi ditugu. Ondoren P.Marques-en arabera IKTak testuinguru edukatiboetan nola erabili daitezkeen ikusi dugu.

Saio praktikoan power pointean soinuak eta animazioa sartzen ikasi dugu.

lunes, 28 de abril de 2008

Apirilak 28

Gaur saio teorikoan IKTak Hezkuntzan Integratzen ikusi dugu, baita Curriculumean TBak eratzeko esparrua ere.

Saio praktikoan power point-ean soinua, animazioa, estekak..sartzen ikasi dugu.

viernes, 25 de abril de 2008

Informe Semanal: Teruel

Terueleko bideoan IKTen aplikazio baten berri ematen zaigu. Agertzen den sistema edo proiektua esperientzia aintzindari bat bezala aurkezten zaigu eta LHan arkatz, kuaderno, arbel eta abarren ordez tablet eta arbela digitalak erabiltzen dituzte Ariño herrian. Ariño terueleko herri txiki bat da.

Bideoan irakasle batek dio IKTek herri txikietan arrakasta gehiago daukatela. Arrakasta horren eragile izan daiteke euskarria lortzearen erreztasuna. Hau da, hiri handi batean hainbat tablet eta hainbat arbela digital lortzea askoz zailagoa da, ezin dugu ahaztu teknologia berri hauen kostua ez dela txikia.

Gurasoen jarrerari dagokionez hasieran zalantzekin eta beldurrekin jokatu zutela esaten da bideoan. Nork ez du izan hasiera batean behintzat ezagutzen ez denaren aurrean inseguritaterik? Ikusiz eta ezagutuz hurbiltzen gara gauzetara eta guraso hauek ere euskarri eta sistema hau ezagutu behar izan dute beragan konfidantza sortzeko.

Irakasleen paperari dagokionez holako proiektu batek lan handia, esfortsua, pazientzia eta denbora eskatzen ditu. Ikas materiala sortzeko berak lan egin behar du handik eta hemendik informazioa lortzeko. Informazio hori gero aukeratu eta moldatu behar izango du.

Proeiktu berritzaile honek dakartzan alde positiboen artean ikasleen motibazio eta interesa handitzea aipatuko nuke nik. Edukiak askoz hobeto barneratzen dira ikusiz, manipulatuz, jolastuz,...eta sistema honek horretarako aukera aparta luzatzen du.
Alde txarren artean IKTekiko dependentzia sortu dezakeela eta ohiko tresnekin lan egiten ez jakitea.

lunes, 21 de abril de 2008

Apirilak 21

Gaur saio teorikoan Terueleko bideoa ikusi eta eztabaidatu dugu. Bertan IKTen aplikazioa LHan ikusi dugu. Denon artea ondoriaok eta iritziak atera ditugu.

Saio praktikoan Feed-ak itsatsi ditugu gure blogean, nik egunkarietako berriak hautatu ditugu.
Taldeka egin beharreko lan bati buruzko oharrak eman dizkigu.

viernes, 18 de abril de 2008

Ordenagailuak ikasgeletan

ORDENAGAILUAK IKASGELAN (Manuel Area Moreira)

Þ IKTek berrikuntza pedagogikoak ekarri dituzte ikasgeletara?
Herrialde desberdinetan eginiko ikerketak ondorio honetara iritsi dira: nahiz eta eskolan tekonologiko gehiago izan irakasleen ikasgeletako pedagogi jardunean ez da aldaketa nabarmenik ikusten, irakaskuntza eredu tradizionalarekin jarraitzen dute.

Irakasleek IKTak beraien hezkuntza planifikatzeko erabiltzen dituzte (programazioak egiteko, aurkezpenak egiteko, administrazio gestiorako,…), baina ez webquest, edublog, jarduera interaktibo, bideoklip edo antzekoak gauzatzeko. Beraz, gela barruan IKTak erabiltzen dituzten irakasleak gutxi dira eta maisuek material hauei emaniko funtzio didaktikoak eta ikasleei eskatutako lanek ez dute berrikuntza pedagogikorik erakusten errekurtso teknologikoak eskoletan berrizten doazen heinean.

Autoreak IKTen abantailei eta aldaketei buruz hitzegiten digu:
- Irakas metodologian liburuaren monopoliotik urruntzen gara IKT hauei esker. Ikasleek informazio iturri ezberdinak aurkitu beharra izango dute.
- Ikasleek beraiek lanerako planak egin beharko dituzte eta teknologia berriak erabili arazoak gainditzeko, beti ere ikuspegi konstruktibistaren barnean.
- Ikasketak taldean egiteko aukera luzatzen dute.
- Maisuen papera aldatu egiten da, informazioaren emaile izatetik orain antolatzaile eta ikuskari izango da.

http://ordenadoresenelaula.blogspot.com/2007/11/actividades-con-tics-en-el-aula-una.html