Amerika PPT

lunes, 14 de abril de 2008

Blogak eta hezkuntza

BLOGAK ETA HEZKUNTZA


Blog edo bitácora izenekoek onarpen handia daukate Interneten izan ere modu erraz eta azkarrean edonori bere ideiak espazio propio baten publikatzeko eta beste pertsonekin sarean konpartitzeko aukera eskaintzen baitute. Beraz, esan dezakegu blog batek ideien elkartrukerako balio duela. Publikatzeko eta komunikatzeko tresna da eta informazioa antolatu eta pilatzeko balio du.

Komunikazioan oinarrituriko jarduera izanik eta hezkuntzarako eta komunikaziorako tresna izanik blog hauen eragina ez da irakaskuntzatik at gelditzen. Beren malgutasunak edozein gai, irakasgai eta mailara egokitzeko aukerak ematen ditu. Blogak bai irakasle eta bai ikasleak informatikara hurbiltzeko tresna egokiak dira.

Gaur egungo irakasleria Internetekin jaio eta hazi den belaunaldiarekin aurkitzen da ikasgeletan eta horrek hezkuntzan fokatze berriak eskatzen ditu. Blog hauek alfabetizazio digitala erraztu dezakete “gestores de blog” deritzenak maneiatzeko orduen eskaintzen duten laguntzarekin.

Edukien publikazio digitalerako tresna edo medio gisa blog hauek ezaugarri bereziak dituzte eta irakaskuntzan erabili daitezke, labur aipatzearren: eduki hipertestual eta multimedia, erabilpen erraza, informazioaren antolaketa kronologiko eta gaiaren araberakoa, ideien elkartrukatzea, erabiltzailearen rol ezberdinak,...

Blogak ikas-irakaskuntzan egoera ezberdinetan erabili daitezke:
· Gelako, ikasgaiko edo gaiko bloga.
· Ikasleen blog pertsonala, norberaren eguneroko gisa.
· Multimediako tailerra.
· Taldekako proiektuen kudeaketa.
· Multimediako publikazio elektronikoa.
· Nabigaziorako gida.

Irakasleen hainbat esperientzia kontutan izanik ikusi da blogek gelako lanak osatzeko alternatiba atsegina eskaintzen dutela. Hau jakinik etorkizuneko irakasle gisa kontutan hartzeko tresna direla esan daiteke beti ere ikaskuntza esanguratsuaren bilaketan erabiltzen baditugu.




www.blog.educastur.es
//primaria.educalibre.cl/files/blogeducativo_edgardo_primaria.pdf

No hay comentarios: