Amerika PPT

viernes, 25 de abril de 2008

Informe Semanal: Teruel

Terueleko bideoan IKTen aplikazio baten berri ematen zaigu. Agertzen den sistema edo proiektua esperientzia aintzindari bat bezala aurkezten zaigu eta LHan arkatz, kuaderno, arbel eta abarren ordez tablet eta arbela digitalak erabiltzen dituzte Ariño herrian. Ariño terueleko herri txiki bat da.

Bideoan irakasle batek dio IKTek herri txikietan arrakasta gehiago daukatela. Arrakasta horren eragile izan daiteke euskarria lortzearen erreztasuna. Hau da, hiri handi batean hainbat tablet eta hainbat arbela digital lortzea askoz zailagoa da, ezin dugu ahaztu teknologia berri hauen kostua ez dela txikia.

Gurasoen jarrerari dagokionez hasieran zalantzekin eta beldurrekin jokatu zutela esaten da bideoan. Nork ez du izan hasiera batean behintzat ezagutzen ez denaren aurrean inseguritaterik? Ikusiz eta ezagutuz hurbiltzen gara gauzetara eta guraso hauek ere euskarri eta sistema hau ezagutu behar izan dute beragan konfidantza sortzeko.

Irakasleen paperari dagokionez holako proiektu batek lan handia, esfortsua, pazientzia eta denbora eskatzen ditu. Ikas materiala sortzeko berak lan egin behar du handik eta hemendik informazioa lortzeko. Informazio hori gero aukeratu eta moldatu behar izango du.

Proeiktu berritzaile honek dakartzan alde positiboen artean ikasleen motibazio eta interesa handitzea aipatuko nuke nik. Edukiak askoz hobeto barneratzen dira ikusiz, manipulatuz, jolastuz,...eta sistema honek horretarako aukera aparta luzatzen du.
Alde txarren artean IKTekiko dependentzia sortu dezakeela eta ohiko tresnekin lan egiten ez jakitea.

No hay comentarios: